Igandean
Katalunian egin zen autodeterminazio erreferendumak Baztango Batzar Nagusiaren
babesa eta onarpena jaso zuen atzo egin zuen ohiko bilkuran. Igandeko
galdeketari eta prozesu osoari zilegitasuna aitortzeaz gain, emaitzak
errekonozituz. Modu berean Batzar Nagusiak Espainiako estatuak buruturiko
erasoak salatu zituen bertan izandako eskubideen urraketa, bortizkeria eta
errepresio basatia gaitzetsiz. Bidenabar Kataluniako herriari eta zaurituei
elkartasuna adierazteko erabakia hartu zuen eta “Euskal Herria, Katalunia edo
munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen
dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa” hartu zuen.
Atzoko mozioa EH
Bilduk premiazko puntu bezala sartu zuen eta bildutako batzarkideen aldeko 20 bozka eta
Geroa Bairen bi abstentzio izan zituen. UPNko hiru hautetsiek bozka emateari
uko egin zioten.
Bertzalde,
igandean Erratzun Kataluniarekin elkartasuna agertzeko bozketa sinbolikoa egin
zuten eta ilunabarrean Elizondon, Katalunian bizi izandako errepresioa
salatzeko elkarretaratzea egin zen.