ERREPIDEETARAT AZIENDAK EZ JAISTEKO BAZTANGO UDALAK LAU PARRILA EGIN DITU


Elizondo-Iruritako saihesbiderat jaisten diren aziendei bidea hersteko, Baztango Udalak Lekaroz aldean lau parrila egin ditu. Egindako lanek denera 25.000 euroko inbertsio ekarri dute eta urria eta azaroan barna egin dira.

Orain urte bat inguru Legate aldean aziendak ibiltzen dituzten nekazariekin bilera egin zuen Baztango Udalak eta parrilak egiteko konpromisoa hartu zuen, batez ere negu aldean errepiderat jaisten diren zaldi eta behorrei bidea galerazteko. Horrela, urria eta azaroan Lekarozko Iñaranen, Tellerian, Irulegian eta Lezaben aipatu parrilak egin dira. Lanak Altzugarai S.L. enpresak bururatu ditu 23.900 euroan; proiektuaren idazketa eta zuzendaritza berriz Mendikoak egin du 1.000 euroan. Lanak egiteko Nafarroako Gobernuak %55eko dirulaguntza eman du.

Heldu den urtean Beartzungo bidean bertze parrila egin nahi luke udalak.