Jon Alonsoren testu bat argitaratu berri dute ilbeltza.eus web gunean, Sinesgarritasunaren auziaz, berriz ere izenekoa.
Aitzineko batean landu zuen idazleak gai hori Nobela beltza eta sinesgarritasuna testuarekin, eta horren segida edo osatze izanen litzatekena da azkeneko hau:
Hemen bertan argitaratu nuen, hainbeste denbora ez dela, ESPIOIEN NOBELAK, BELEN GOPEGUI, SINESGARRITASUNAREN AUZIA izeneko artikuluxka bat. Artikuluak Gopeguiren Tiro bat kontzertuaren erdian saiakera aintzat hartzen zuen. Artikuluaren tesia horrela laburbiltzen zen: “guk fikziozko produktu bati sinesgarritasun osoa emateko, beharrezkoa da, aldez aurretik, gure baitan zertidunbre ideologiko batzuk ongi finkatuak izatea”.