Azaroko udaleko
ohiko osoko bilkuran Loizu udal hiltegiko zatiketa zerbitzuko prezio publikoak
onartu ondotik, hildako aziendak puskatzeko zerbitzua abian da. Modu horretan
2014an hasitako proiektua bururatu eta hemendik aitzinerat Baztan, Malerreka,
Bortziriak eta bertze inguruetako herritarrek hiltegi zerbitzu osoa izanen
dute. Udalak denera 105.829 euroko inbertsioa egin du, bi alditan: lehenengoan
2014. urtean instalakuntza berriaren eraikuntza 82.829 euroko inbertsioarekin
(Europako Leader programatik 32.000 eurorekin diruz lagundua). Bigarrena aurten,
azienda hila sartzeko erraiaren moldaketa, motordun garabi ttikia paratzea…
denera 23.100 euroko inbertsioarekin. Modu berean, hiltegiaren kudeatzaileak
22.000 euroko inbertsioa egin du, kasu honetan hutsean ontziratzeko makina,
haragi zerrak egitekoa eta haragia xehatzekoa erosteko.
Hiltegian zatitze
zerbitzua paratzeko erabakia 2011-2015 legealdian hartu zen hiltegiari buruz
gogoetatzeko antolatutako foroetan. Zerbitzua
herritarrei orokorrean eta salmenta zuzenean aritu nahi duten nekazariei
bideratua dago, baita harakinei ere. Zerbitzu honek, aldi berean,
hiltegiarendako lan-berria suposatuko du eta, beharbada, errefortzuko
lanposturen bat.
Azaroko osoko
bilkuran behin-behinean onartutako zatiketa zerbitzuaren prezioak hauek dira:
Aratxeki-behiki
zatiketa, pisua kanalean 270 kilokoa edo guttiagokoa bada 0,50 euro kiloa
Aratxeki-behiki
zatiketa, kanaleko pisua 270 kilo baino gehiagokoa bada 0,45 euro kiloa
Aratxeki-behikiaren
ontziratzea (ontziragailuaren erabilera) 20 euro buruko
Aratxeki-behikiaren
hustuketa 0,30 euro kiloa
Aratxeki-behikiaren
ontziratzea 0,36 euro kiloa
Ardikiaren
zatitzea 0,80 euro kiloa
Bildotski edo
pittikiaren zatitzea euro bat kiloa
Ardikiaren kanala
bitan zatitzea euro bat kiloa
Zerrikiaren
zatitzea, kanaleko pisua 160 kilo eta guttiagokoa bada 0,30 euro kiloa
Zerrikiaren
zatitzea, kanaleko pisua 160 kilo baino gehiagokoa bada 0,25 euro kiloa
Zerrikumearen
kanala bitan zatitzea euro bat kiloa
Zerrikumea
ontziratzea 0,50 euro kiloa
2016ko udan
hiltegiaren kudeaketa berria esleitu zen, udaleko gehiengoak, kudeaketa ez
zuzena egitea erabaki baitzuen. Geroztik, Baztango Hiltegia S.L.k kudeatzen du.
Gaur egun bortz langile lanean ari dira.
Baztango
Udalarendako Loizu hiltegia tokiko garapen sozioekonomikorako estrategikoa da.
Hori dela eta gaurgero zahartzen ari diren instalakuntzen berritzean segitzeko
konpromisoa du.