BIHAR CHINATOWN FILMAREN EMANALDIA ARIZKUNENEAN


Orijinala euskarazko azpitituluekin


Pelikula anitzen gidoiak liburuetan oinarritu direlakoz, zinemagintza, hasmentatik, literaturarekin lotuta dagoela erraten ahal dugu, tartean zinema beltza. Hor ditugu Horace Mc Coy, Raymond Chandler edo James M. Cain idazleak , bertze anitzen artean, pelikula anitzen inspirazio iturri edo gidoilari lanetan.

Lan honen bikaintasunaren adibidea, “Chinatown” filma dugu. 10 Oscarretarako izendatua izan zen , nahiz bakarra irabazi zuen, Robert Townek ezkribitutako gidoiarena, adituen erranetan zinemaren historiako hoberenetakoa. Gidoiak ospe handia izanagatik, zuzendariak aldaketa garrantzitsuak egin zizkion. Hain zuzen ere idazle eta zuzendariaren arteko gatazkaren emaitza da harri bitxi hau. 

Filma Roman Polanskyk errodatu zuen 1974an eta neo-noir deitzen den generoko adierazgarrienetako bat da. Hollywoodeko estudio handi batek ekoiztutako azken filma bada ere, garaikide izaten segitzen du, azken finean Los Angeleseko Chinatown auzoa ezabatzen ahal ez den ustelkeriaren sinbolo unibertsala bilakatu da genero beltzeko zinemagile eta idazleendako.

Aurtengo (H)ilbeltzan film hau ikustea proposatzen dizuegu jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin. Nerea Arruti Arrasateko Unibertsitateko irakasleak aurkeztuko digu filma.