BIHAR TXOMIN PEILLEN ETA JOSE ANGEL IRIGARAI AMAIURREN


Aurten euskal nobela beltzen klasiko bat izanen dugu gure artean. 50 urte bete ziren 2017an GAUAZ IBILTZEN DANA nobela argitaratu zuela, eta horrixe izan da aitzakia Txomin Peillen gure arterat gonbidatzeko. Badu zer kontatu, badu historia eta istorioak bere bizitzan. Horiek denak partekatzeko lagungarri izanen du Jose Angel Irigarai idazle eta poetak.

Peillenekin elkarlanean aritu garen honetan, ZALDI BELTZAK ZERUAN ipuin liburua argitaratu dugu Maiatz eta Pamiela argitaletxeekin, (H)ILBELTZARAKO espreski. Bertan GAUAZ IBILTZEN DANAren puska bat ageri da, idazleak berak hautatua, eta bortz ipuin beltz. Horietako bakarra aitzinetik argitaratua. Bertze lauak (H)ILBELTZArako.