Etxez-etxeko zerbitzua Baztango Udalak ematen duen
zerbitzu bat da eta bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak
dituzten pertsonei arreta eskaintzea du helburu.
Zerbitzuak, banakako zenbait
zerbitzu eskaintzen ditu, garbitasun pertsonalean laguntza, etxeko garbiketa
egiten laguntzea edo janaria prestatzen laguntzea, hau guztia pertsonak bere
ingurunean ahal den ondoen txertatzeko, bere autonomia pertsonala handitzeko
eta bere bizi-kalitatea hobetzen lortzen saiatzeko helburuarekin.
Baztango Udalak zerbitzu hau 1987tik
eskaintzen du. Urte guzti hauetan beharrrak aldatuz joan dira eta eskaintzen
diren zerbitzuak handitzeko beharra ikusi dugu. Horregatik, bi zerbitzu berri
hauek martxan jartzea erabaki da: etxez-etxeko janari banaketa eta arropa
garbitzeko zerbitzua.
Etxez-etxeko
janari banaketa
Menpekotasun egoeragatik edo
adinagatik, erosketak egiteko eta janaria prestatzeko zailtasuna dituzten
pertsonei, eguerdiko otordua prestatua etxera eramanen zaie. Eritasunagatik
dieta bereziren bat eraman behar badute ere, egoera bakoitzera egokitutako
menuak eskainiko dira. Zerbitzua astelehenetik ortziralera emanen da eta
menuaren kostua 5 eurotakoa izanen da.
Arropa
Garbitzeko zerbitzua
Lehen aipatutako egoeran dauden
pertsonei arropa garbitzeko zerbitzua eskainiko diegu. Beharren arabera,
etxetik arropa zikina bildu eta garbia bueltatuko diegu. Hilabetean lau
zerbitzu eskainiko dira eta zerbitzuaren kostua 40 eurotakoa izanen da. Beharren
arabera, arropa astero edo hamabortzetik behin bilduko da.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek
zerbitzua eskatu edo informazio gehiago nahi badute deitu dezatela Baztango
Udalean dagoen Gizarte Zerbitzura eskaera egiteko.