Azkeneko asteetan
Baztango haur eskolako sukaldean ke-erauzgailua, su berriak eta otorduak bero
kontzeko altzaria paratu ditu udalak, denera 5.548 euroko inbertsioa eginez.
Inbertsio honen ondotik haur eskolako sukaldea bertan sukaldatzeko prest dago
eta osasun publiko institutuaren baldintza guztiak betetzen ditu. Baztango
Udalak haurren otorduak haur eskolan bertan sukaldatzea nahi du eta,
horretarako, behin sukaldea egokiturik, sukalde zerbitzua emateko plegu berrian
ari da; plegu berriak bertan sukaldatzeko eskatuko du. Oraingo bazkari
zerbitzua Iruñetik ekartzen dute eta gauzak on bidean abuztuan hasiko den
ikasturte berrian bazkariak haur eskolan bertan prestatuko dituzte. Tokiko
elikadura sistema tokiko garapenerako arlo garrantzitsua da, horregatik, azkeneko
urteetan “Zer jan, halako Baztan” kanpainarekin bertako baratzeki eta jakiak
ekoitzi eta kontsumitzeko eginahalean ari da udala, hurbilekoak eta osasuntsuak
diren jakiak produzituko dituen nekazaritzaren alde eta, aldi berean,
kontsumitzaileek guzti honetan duten arduraz ohartaraziz.