2018/01/11

(H)ILBELTZAK EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEA AURKEZTU ZUEN ATZO KARRIKIRIN


Aste osoko egitaraua aurkeztu zuten (H)ilbeltzakideek bertze zenbait informazioa partekatzearekin batean.

Aurkezpena hasi baino lehen aurtengo ediziorako aurkeztu duten spota eman zuten. Egileetako bat den BeƱat Iturriotzek azaldu zituen nondik norakoak eta ondotik egitaraua azaldu zuten egunez egun. Horren berri blogean duzue: egitaraua.

Ondotik azkeneko urtean elikatzen ibili duten web orriaren berri eman zuten, nobela beltzari buruzko iritziak, informazioa eta bitxikeriak biltzen dituena: ilbeltza.eus

Aurten eman den beka gogoratu zuten aurkezpenean: euskal nobela beltz bat idazteko dirulaguntza izan du Miel A. Elustondo, 2019ko (H)ILBELTZAn aurkeztuko dutena. Ondoko deialdia itzulpena izanen da.

Aurkezpena gonbite batekin akitu zuten, heldu den ilbeltzaren 15ean hasi eta 21ean akituko den EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTERAT