(H)ILBELTZAREN AZKEN EGUNEAN, EKITALDI ERAKARGARRIAK.

1985. urtean Mitxel Sarasketa eta Joseba Sarrionandiak HAMAIRU ATE bilduma kaleratu zuten, kartzelan zirelarik itzulitako testuekin. Bilduma hontan zenbait idazleen testuak ageri dira, denak umore beltzaren bilduma gisa.
Emanaldi hontan bi egileen presentzia izanen dugu, modu batez edo bertzez, eta testuen irakurraldia eginen dugu (H)ILBELTZAko kideek. Hamahiru egile daude, hamaika irakurriko ditugu, ate bakarrean bilduko ditugunak.
Ez dakit nork esan zuen, baina egia da, umorea desesperatuaren kortesia dela. Horregatik, umorerik egiazkoena beltza da. Umore beltzean irribarreaz gainera badago mistizismo bat, baina ez mistizismo dultze eta zerutiar bat, umoristak izatez infernutarrak baitira.