Baztango
udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdi berria
egin du. Master akaberako lanak ere onartzen dira. Aurkeztutakoen artean 500 euroko lau laguntza
emanen dira.
Deialdi
honen helburua da Baztango ikasleen artean Baztani eta Baztango etorkizunari
buruzko kezka eta interesa piztea eta, beraiek egin beharreko lanak edo
proiektuak, helburu horretarako egitea. Proiektuak eta lanak bakoitzaren
ikasketa arlokoak izanen dira.
Deialdi hau
13/2018 Alkatetzako Ebazpenan onartutako oinarriek arautzen dute eta udalean
eskuragarri daude.
Deialdian
parte hartzeko ikasleek, eskariarekin, proiektuaren edo lanaren memoria
aurkeztu beharko dute, gehienez lau orrikoa. Bertan helburuak, metodologia,
iturriak, oinarrizko bibliografia… zehaztu daitezke. Memoria honek ikasketa
akaberako proiektu eta lanaren tutorearen ongi ikusia beharko du.
Aurkeztutako memoriak eta proposamenak
helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko ditu. Bertan Elizondoko
lanbide eskolako zuzendaria, Lekarozko ikastetxeko zuzendaria,
Cederna-Garalurreko teknikaria, Baztango alkatea eta udal idazkaria egonen
dira. Batzordeak arloko adituekin kontsultak egiten ahalko ditu.
Eskariak
aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batekoa
izanen da (urtarrilaren 31tik otsailaren 28ra arte hain zuzen ere, biak barne).
Udaletxeko webgunean ere oinarriak eskuratzen ahalko dira eta edozein
zalantzetarako, udaletxerat joaten ahal
da.