Baztango
Agroekologia Eskola Herritarraren barnean Glisofatoa eta Rondupari buruzko
mintzaldia antolatu dute martxoaren 22rako Elizondon. Glisofatoa Rondup
herbizida markaren oinarrian dagoen sintesi kimikoa da eta Munduko Osasunaren
Elkarteak jendeengan minbizia sortzen
ahal duela onartu zuen 2015ean; horretarako animaliekin egindako esperimentuak
kontuan hartuz. Mintzaldia EHNE sindikatuko Paul Bengoa teknikariak emanen du
eta EHNE sindikatuak eta Hazitik Hoziek antolatu dute. Hitzordua Arizkunenea
kultur etxean izanen da, 19:30etan.
Herritarrek
Glisofatoa edo Rondupa erabiltzen dutelarik herbizida lurrera sartzen da,
erreketara iragazten eta, haren hondarrak, laboreetan gelditzen dira.
Horregatik jaten dugun elikagaietan, edaten dugun uran eta gure gorputzetan
gelditzen da.
Ipar Euskal
Herriko herriko etxe aunitzek lorategi publikoetan Glisofatoa-Rondupa
erabiltzea debekatu dute.
Bertzalde
Agroekologia Eskolaren egitarauarekin jarraikiz martxoaren 24an bertako zuhaitz
espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia eginen dute Berroetan. Hitzordua
goizeko 9:00etarako eman dute eta gidaria Xabier Zabaleta izanen da. Kasu
honetan antolatzaileak Berroetako Herria eta Gure Ametsa elkartea dira.