Baztango
Agroekologia Eskola Herritarraren barnean gasnagintza ikastaroa antolatu du
Hazitik Hozie elkarteak.
Ikastaroa maiatzaren 12an eginen da, larunbatarekin,
Elizondoko Autxitxia gasnategian. Irakasle lanetan Ramon Agirre gasnagilea
arituko da eta goizeko 10:30etatik 13:30etarako iraupena izanen du ikastaldiak.
Interesdunek izena lehenbailehen eman behar dute, kopurua mugatua baita. Izena
emateko Autxitxia gasnategirat hurbildu daiteke edo bertzenaz hazitikhozie1@gmail.com–erat idatzi.
Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dute. Ikastaroan esnea egosi, gatzagia eman,
mamitu, gazura kendu, mamia zimitzan sartu e.a. eginen dute.
Ondoko ikastaroa
garagardo ekologikoa egiten ikasteko ikastaroa izanen da.