HONDAKINEN EGITEGIKO ZOZKETAREN BIGARREN SARIA BANATU DUTE

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek etxeetara banatzen duten hondakinen egutegiarekin egiten duten zozketaren aurtengo bigarren saria banatu dute. 

Hiruhilabetero egiten den zozketako bigarren saria Iruritara (Baztan) joan da. Iruritako Maite Echenique Iñarrea izan da hondakinen egutegian aurten eskualdeko dendetan gastatzeko 300€ko bono-txartelarekin saritua izan den bigarrena. Zozketa apirilaren 2an egin zen eta argazkian ikus daitekeen bezala Mikel Ortega Arraztoa Baztango Udaleko zinegotziak eta Miren Meoki hondakin teknikariak entregatu zuten saria.