BAZTANEN JENDE ANDANA BILDU ZEN JUSTIZIA SISTEMA PATRIARKALA SALATZEKO


Joan den apirilaren 26an 200bat lagun bildu ziren Elizondoko plazan 2016ko San ferminetan gertatu bortxaketaren egileen ( La manada) kontrako epaia "injustua" salatzeko.

Bertan, emakumezkoari elkartasuna adierazi, abusua ez, bortxaketa izan zela aldarrikatu eta epaitegia eta justizia  patriarkala direla argi erran zen.

Aldi berean, horrelako erasoak ez direla eraso isolatuak salatu eta emakumezkoek eguneroko  bizitzan eraso sexistak jasaten dituztela salatu eta horren aitzinean AUTODEFENTSA FEMINISTAREN beharra eta aldarria egin zen.



Ondorengo maiatzaren 5ean izanen den AUTODEFENTSA FEMINISTA tailerrean parte hartzeko deia egin zen.