268.100 EUROKO INBERTSIO SAIL BERRIA ONARTU DU BAZTANGO UDALAK


2017ko kontuak hetsi bidenabar, atzo egindako ohiko osoko bilkuran aitzineko urteko kontuetatik gelditutako diruzaintzako gerakinarekin inbertsio berriak egitea onartu du Baztango Udalak. Denera, hamabortz proiekturen bidez 268.100 euroko inbertsioa eginen du. EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak osatatuko udal gobernuak landatuko proposamenak UPNren babesa izan zuen. Hortaz, aldeko hamar bozkekin eta Geroa Bairen kontrako biekin, inbertsioak egin ahal izateko aurrekontu moldaketa egitea onartu zen.

Egin beharreko inbertsioak hauek dira:
  • Merkatuko plazako komunak 27.000
  • Iruritako trinketetik erreboterako bidearen moldaketa 13.100
  • Opoka zubiaren ondoko euspen-horma 18.000
  • Argiaren kontratazioa egiteko plegu teknikoa 6.000
  • Azpilkuetako komunak 9.000
  • Haur eskolako sukaldeko labea 600
  • Bake epaitegirako paper xehatzailea 500
  • Mantenimenduko furgoneta 8.000
  • Azpilkueta-Bergarako harri-lubeta 7.500
  • Oronozko frontoia 19.300
  • Orabideko bidearen konponketa 16.200
  • Garbigune proiektuaren idazketa 15.000
  • Nekazal azpiegiturak 37.100 (%50eko dirulaguntza)
  • Breaztatze lanak:65.240
  • Bagordiko kuneta 17.000

Zehatzago:

Merkatuko plazako komunak 27.000
Elizondoko merkatuko plazako komunak aniztasun funtzionala duten jendeendako egokituko dira. Horrela, zirrikadun aulkietan ibiltzen diren herritarrek edo bere egoera zeinahi dela orain artio komunak erabiltzeko zailtasunak zituztenek, komun publikoak trabarik gabe erabiltzen ahalko dituzte.

Iruritako trinketetik erreboterako bidearen moldaketa 13.100
Iruritako herrian trinketetik errebotera doan losazko bidea hondaturik dago. Bidea moldatuko da hormigoia eta gobalite emanez.

Opoka zubiaren ondoko euspen-horma 18.000
Elizondoko Opoka zubiaren aldeetako bat uhaldea jaten ari da eta pareta azpitik porroskatzen ari da. Deus egiten ez bada, pareta gainbehera etortzeko arriskua dago. Lan honekin urratzen ari den paretaren azpiko aldea konponduko da

Argiaren kontratazioa egiteko plegu teknikoa 6.000
Konplexutasun teknikoa duten kontratazio publikoetan interes publikoa bermatzeko, aholkularitza teknikoa izatea komenigarria da. Horrela, argiaren kontratu berria egiteko plegu teknikoa idazteko, horretan dabilen aholkularitza kontratatuko da. Udaletxearen interesak pleguan ongi bildu eta horren araberako esleipena egin ahal izateko.

Azpilkuetako komunak 9.000
Azpilkuetako herrian ez dago komun publikorik. Herriak eskaturik komunak egiteko materiala emanen du udalak eta azpilkuetarrek auzolanean eraikiko dute. Komunaren zainketa eta garbiketa azpilkuetarren gain geldituko da.

Haur eskolako sukaldeko labea 600
Aitzineko urtean Baztan haur eskolako sukaldea behin betiko prestatzeko ke-erauzgailua eta su berriak paratu ziren. Orain artiokoak osatzeko labea ere beharrezkoa dela ikusi da, izan ere, sukalde zerbitzua emateko plegu berriaren arabera, esleipendunak haur ekolan sukaldatuko beharko baitu.

Bake epaitegirako paper xehatzailea 500
Elizondon dagoen bake epaitegiaren hornikuntzaren ardura Baztango Udalarena izanik eta bertako langileek agiriak xehatzeko makina eskaturik, aipatu tresna erosiko da, horrela, jendeen pribatutasuna zaintzeko.

Mantenimenduko furgoneta 8.000
Udaletxeko mantenimendu zerbitzukoak bailara osoan barna harat-honat mugitu behar dira azpiegitura publikoak zaintzeko. Horretarako erabiltzen duten furgoneta zaharturik eta matxurekin ibilki da et abigarren eskuko berria erostea beharrezkoa da.

Azpilkueta-Bergarako harri-lubeta 7.500
Lurmendi bat Azpilkueta-Bergara arteko bidera etorri da bideko joan-etorriak trabatuz. Bideari segurtasuna emateko lurmendia izan den tokian euspen-horma eginen da.

Oronozko frontoia 19.300
Baztango Udalak Haizearekin frontoia erabiltzeko 75 urteko hitzarmena du. Haizeak porrot eginda, frontoia eta ondoko futbol-zelaia gainetik kendu nahi ditu eta udaletxeak herriarendako eta ixtantean etorriko den eskualdeko lanbide heziketa zentro berrirarendako jabetzan eduki nahi du.

Orabideko bidearen konponketa 16.200
Orabideko Beltxeneko hormigoizko bidea guztiz hondaturik dago, arraildurik eta porroskaturik. Bidea berrituko da oraingo geruza kendu, saneatu, tutuak paratu, harri-laxoa bota eta hormigoia emanez.

Garbigune proiektuaren idazketa 15.000
Nafarroako Hondakinen Partzuergoak Baztanen garbigunea egiteko konpromisoa du. Hori egin ahal izateko Baztango Udalak garbigunearen proiektua idatzi beharra dauka, ondotik, exekuzioa Partzuergoaren gain geldituko da.

Nekazal azpiegiturak 37.100 (%50eko dirulaguntza)
Lizartzuko bidea 15.500 Lizartzuko bazkaleku komunal alder doan bidez moldatuko da, nekazarien eta aritzakundarren harat-honatak seguruagoak izateko
Lizartzuko aska 1.800 Lizartzuko bazkaleku komunalean alatzen duten aziendendako aska berria egitea beharrezkoa da
Beartzungo kanadiar pasabidea 9.200 Kirol abenturen jarduerarengatik eta ixtantean Basabarren hasiko dituzten mendigo lanengatik ibilgailuen joan-etorri gero eta handiagoa dago. Bide estua izanik
Azpilkuetako kanadiar pasabidea 6.000 Aziendak bidera etortzeak ekartzen dituen arriskuak saihesteko kanadiar pasabidea eginen da.


Breaztatze lanak:
Mendiola 22.000 Almandozko auzorako sarbidea hondaturik egonik eguneroko bizimodua errazteko bidea moldatzea beharrezkoa da.
Giltxaurdi 12.040 Elizondoko Giltxaurdi karrika arrunt hondaturik dago eta zolaberritzea beharrezkoa da.
Poskonea 14.500 Beartzungo bidetik Poskonea alderat doan bide zatia arrunt hondaturik dago eta harako
Berro 7.500 Beartzungo bide nagusitik Berro auzoaren behetiko etxeetarat doan bidea hondaturik dagoenez, zola berria emanez da.
Azpilkueta-Utsubi 9.200 Azpilkuetan,  Utsubi alderat doan bide hondatu berrituko da.

Bagordiko kuneta 17.000
Bagordi aldeko errepidea etxe aunitzetarat eramaten du. Bide estua da eta bazterreko zoloka handiekin. Bagordiko bide bazterreko zolokak harriz beteko dira bi auto gurutzatu ahal izateko.