BAZTANGO UDALAK ETA GARABIDE ELKARTEAK HITZARMENA BERRITU DUTE


Akordio honen iraunaldia lau urtekoa izango da eta, beraz, 2022ra arte emango zaie jarraipena Baztango Udalak 2016tik babesten dituen hizkuntza lankidetza proiektuei. Herrien garapenaren erdigunean hizkuntza jartzea helburu izango dute ekimenek eta estrategia orokor horren zehaztapena Ekuadorren mamituko da aurtengoan, Imbabura probintzian sortu berri den SISARIY erakundearekin ari baikara Garabidetik kitxua hizkuntzaren indartzerako elkarlanean

Informazio gehiago hemen