Baztango
Agroekologia Eskola Herritarraren bigarren urtea poliki-poliki bidea egiten ari
da eta, modu horretan, larunbatean gasnagintza ikastaroa egin zuten Elizondon.
Ramon Agirre gasnagilea bertaratutako herritarrendako irakasle lanetan aritu
zen. Agirre Elizondoko behetiko karrikan dagoen Autxitxia gasnategiko nagusia
da eta urte aunitz du gasna egiten. Larunbateko hitzorduan bere jakitatea harat hurbildutako herritarrekin
elkarbanatu zuen eta gasna egiteko prozesu osoa ezagutzeko aukera izan zuten:
esnea egosi, gatzagia eman, mamitu, gazura kendu, mamia zimitzan sartu… Asteburuan
egindako gasnak ontzekin horiek dastatzeko hitzordu eginen dute.
Gasnagintza
ikastaroa Hazitik Hozie elkarteak antolatu zuen eta ondoko hitzordua Aise
elkartearen eskutik etorriko da, garagardo ekologikoa egiteko ikastaroa hain
zuzen.