Altsasuko gazteen kontrako epai bidegabe eta gogorra salatzeko larunbat eguerdian elkarretaratze jendetsua egin zen Elizondoko plazan. Bertaratutakoek zigortutako gazteei elkartasuna erakutsi bidenabar, muntai polizialak arbuiatu nahi izan zituzten; izan ere, Altsasun pasatu zena Euskal Herriko edozein herritan gertatu baitaiteke eta zigortutakoak, edozein herritako gazteak izan daitezke.
Altsasuko gazteen kontrako epaiketa salatzeko martxoaren 10ean elkartasun eguna egin zen Baztanen eta arratsalde horretan, 1000 lagun inguruk auziaren kontrako manifestaldia egin zuten
Bertzalde, Altsasuko gazteen senideek ereiaroaren 16an epaia salatzeko Iruñean manifestaldia eginen dela iragarri dute.