LIFE-IREKIBAI proiektuaren laguntzaz Baztango Udalak erreka eta inguruko herrilurren garbiketa auzolanak antolatu ditu bertze urte batez Baztango Batzar Nagusiak 2016an martxan paratu zuen “Baztango herrilurretako zabortegien garbiketa plana”ri jarraipena emanez eta ingurumenaren egunaren harira, auzolanak antolatu ditu Udalak bailarako zenbait herriekin elkarlanean.
Aurten ere, aitzineko urtetakoari jarraipena emanez, ekainaren 5ean ospatzen den ingurumenaren munduko eguna baliatuz, garbiketa auzolanak antolatu ditu Baztango Udalak LIFE-IREKIBAI proiektuaren ingurumen boluntariotzaren laguntzaz. Auzolanak joan den ekainaren 2rako deitu ziren Oronoz, Lekaroz, Elizondo eta Amaiurren eta erran bezala, herrilurretako zabortegiak eta erreka bazterrak garbitzeko aukera eskeintzen zen hauetan.
Auzolanak hasera batean lau herri hauetan deitu baziren ere, errekaren maila altua ikusita Oronozko zita gibelatzera behartuak ikusi ziren. Osotara 50 lagun bildu, goiz ederra pasatu, zabor kilo andana atera eta gosari eder batekin akitu zuten ekimena hiru herri hauetan.
Gure mendi eta erreketatik zabor aunitz ateratzeko balio izateaz gain, ekimen hauek gaur egun hain beharrezkoa den ingurumenarekiko sentsibilizazioa landu eta hau haunditzeko arras baliagarriak dira.