MAHAI INGURUA>: ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKITEN DUTEN ALIANTZA ETA TOKIAN TOKIKO POLITIKAK
Data:
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Heldu den larunbatean mahai-inguru berezia eginen da Baztanen. Saioa EHUren Hegoa institutuak antolatzen duen masterreraren barnean eginen da; izan ere, ekainaren 28tik uztailaren 1erat, masterreko ikasleek Baztanen egonaldia eginen baitute. Egonaldian, beren egitaruaz gain, Baztango proiektu desberdinak ezagutuko dituzte. Zonaldean ekoizten diren elikagaiak bertan kontsumitzea probesten duten esperientzia eta proposamenak bilduko dira Elizondon. Eragile social ezberdinek Baztanen lanean diharduten proiektu ezberdinak aurkeztuko dizkigute, agroekologian sakontzeko mugimendu eta antolakuntza sozialek duten garrantzia ulertaraziz. Gainera, Peter Rossetekin, nola perspektiba honek XXI. Mendeko mundu mailako gizarte, ekonomia eta ingurumen erronkei aurre egin diezaiekeen ideia partekatzeko aukera izango dugu, "Agroecología, ciencia y política" bere liburuan aurki ditzakegun gogoetekin.