Aurtengo EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEAn aurkeztu zuten liburuari buruz ari da Jon Alonso bere artikuluan: Txomin Peillenen Zaldi beltzak zeruan.
Joseba Sarrionandiak bere hitzaurre beti jakingarrian esaten duen bezala, Txomin Peillen (Paris, 1932) idazle-orkestra bat da. Etnologiaz, hizkuntzez, umoreaz (eta umorez), fantastikoaz, politikaz, erotismoaz idatzi du. Dena zen beharrezkoa, dena behar zuen euskarak. Polizia nobelak ere bai, jakina.
Duela mende erdi bat baino gehiago argitaratutako Gauaz ibiltzen dena da, preseski, Zaldi beltzak zeruan liburuaren abiapuntua edo aitzakia. Liburu hartako hiru kapituluri Peillenek beste une batzuetan egindako narrazio beltz batzuk gaineratu zaizkie. Dena (H)ilbeltzaren antolatzaileek bildu eta Pamiela etxeak argitaratu du.
Gehiago irakurtzeko hemen