BAZTANDARREN BILTZARRAK INGURUMENERAKO ETA JASANGARRITASUNAREKIKO KONPROMISOA INDARTZEN SEGITUKO DU

Igande honetan ospatuko den Baztandarren eta eskuararen besta haundian hondakinen prebentzioaren alde eginen dute antolatzaileek Baztango Udalaren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren laguntzaz. 

Indarrean sartu berri den Hondakinen Foru Legeari so eginez hondakinen prebentzioari garrantzi berezia eman nahi izan diote aurtengo ekitaldian. Hala bada, “Edalontzia berrerabili, bestan zurekin ibili” lelopean, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzen jarraituko du antolakuntzak. Emanen diren bertze pausu batzuk:
  • Kafearako katilu eta urarendako pitxerrak berrerabilgarrietan zerbitxatuko dira. 
  • Duela urte batzuk hasitako hondakinen sailkapen bideari jarraituko zaio.
  • Aurtengoan ere bazkarian sortutako hondakinak gaika sailkatzeko edukiontziak paratuko dira.
  • Gai organikoaren bereizketan sakontzen jarraituko da.
  • zerbitzatzen arituko den jendeari hondakinak era egokian bereizteko argibideak eta afitxak emanen zaizkie.
  • megafonia baliatuz ere egunean zehar hondakinen kudeaketa egoki baten aldeko mezuak bidaliko dira herritarren partehartzea eskatuz. 
  • Orgek sorturiko hondakinak ere era egokian kudeatzeko aholkuak eta erraztasunak eman zaizkie aurtengoan antolatzaileei.
Kudeaketa hau eredu gisa erabili daiteke bertze edozein besta antolatzerakoan.