EKITALDI BAZTERTZAILEA GAUZATU DA ELIZONDOKO BESTETAN

Atzo 12:00etan hasi ziren Elizondoko bestak txupinazoarekin, herri guzietan bezala, besta parekideen aldeko sentsibilitatearekin.

Inork ez du dudarik parekidetasunaren bidean aitzina egin behar dugula, eta horrek gero eta babes haundiagoa du gure jendartean. Hala ere bada oraindik lan haundia: eraso sexista bortitzenak ikusgarrienak badira ere, badira bestetan ematen diren izkutuko erasoak.
Mugimendu feministak egindako pankartak behartu ditu
azkeneko urteetan erabili duten espazioa utzi
eta bertze batean dantzatzera.
Horietako bat gauzatu da gaur Elizondoko Santio egunean. Herritar multzo bat elizaren atarian elkartu eta gure kultura gaurkotzen lagundu beharrean, urteetan eman den bazterketa mantentzen tematu dira. 25 gizon inguruk dantzatu dituzte mutildantzak, orain arte pribatutako hartu den elizaren babesean, plazako mutildantza parekideari boikota eginez.

Mugimendu feministak egindako pankartak adierazten duen bezala, ikusgarriak diren eraso horiek, hain ikusgarriak ez diren hauengatik mantentzen dira.