AHTren LANETARA MARTXA ANTOLATU DUTE IRAILAREN 19rako


Behean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!

Espainiako Gobernua gaur egungo Nafarroako Gobernuaren laguntza beharrezkoarekin Abiadura Handiko Trenaren plataformaren lanen eraikuntzarekin aurrera jarraitzen du Nafarroan.

Duela gutxi, Azkoien eta Erriberriren arteko plataformaren eraikuntzarako lanak hasi dituzte. Era berean, Villafranca eta Azkoien arteko 5 kilometroko bidetartea OHL enpresari esleitu dute. Honetaz gain, ADIFek Erriberri eta Tafallaren arteko bidetarteak konkurtsora atera dituzte.

Hori dela eta, orain da lanak gelditu eta burugabekeria honekin bukatzeko unea.

Inposaketaren eta ustelkeriaren aurrean ozen eta argi diogu: AHTrik Ez, TREN PUBLIKO ETA SOZIALA BAI.

Honegatik guztiagatik, martxa honetara etor zaitezten animatzen zaituztegu, berehalako paralizazioa eskatzeko eta emaniko esleipenak edo izapidetzen daudenak ezeztatzea eskatzeko.

AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!

AHT Gelditu! Nafarroa, Barañaingo AHTrik Ez, Bellota Libertaria, Erdi Aldeko Gazteak, Ernai,
Fundación Sustrai Erakuntza, Tafallako Gaztetxea, Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV, Plataforma Sakana Trenaren Alde, Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde