BAZTANGO UDALA 49 TONA ARDI ILEREN KUDEAKETAZ ETA BIRZIKLAPENAZ ARDURATU DA AURTEN

Baztango Udalak ardi ilearen kudeaketa bere gain hartu du aurtengoan ere. Hondakin honek dituen kudeaketa zailtasunen aitzinean bailarako artzainei ardi ilearen bilketa zerbitzua eskaini die Udalak bertze behin eta bildutakoa Artaxonako Ecofert enpresar eraman da bertan konposta bidez tratatu eta birziklatu ahal izateko. 

Baztanen 134 artzain izan dira denetara izena eman dutenak aurtengoan (joan den urtean 93 izan ziren) eta 10 bidaietan ia 49.000 kilo ardi ile bildu eta garraiatu dira tratamentu plantara. Udalak bere gain hartu duen zerbitzu honen kostua 6000€koa izan da eta helburu nagusiak artzainei kudeaketa konplikatua duen hondakin honen aitzinean laguntza eman eta hondakina behar bezala kudeatua izan dadin bermatzea izan dira.