HERRIGINTZA BERRI BATERAKO URRATSAK: PLAZA HUTSA TAILERRA ANTOLATU DU SORTUK

Plaza Hutsa dinamikaren lehen tailer irekia antolatu du SORTUk, Azaroaren 3an, goizez, Durangoko Landako Gunean izango da. 

Plaza Hutsa Ezker Independentismoak herrigintzaz modu kolektiboan gogoetatzeko eta herrigintzan trebatzeko sortutako espazio irekia da. Iazko udaberrian plazahutsa.eus webgunean egindako elkarrizketa mamitsuekin, edota UEU eta Iratzarren eskutik antolatutako "Herrigintza aro berri baterako begiradak" ikastaroarekin eman zuen ezagutzera bere burua.  Oraingoan, berriz, jauzi bat egitera doa: Herrigintzan dabilen jendearentzako tailer irekia antolatu da, eta tailerraren leloan nabarmendu bezala -"Herrigintza aro berri baterako urratsak"-herrigintzan eman beharreko urratsetan kokatu nahi da arreta oraingoan.

Bi atal nagusi izanen ditu tailerrak:
1/Orokorra. Herrigintza aro berriaren ezaugarritzeaz modu orokorrean aritzeko.
2/Lan-taldekakoa: Hezkuntza, euskara, euskal imaginarioa, feminismoa, esku-hartze komunitarioa eta besterik.

Informazio gehiagorako edo izen-ematerako hona hemen lotura:izenematea.plazahutsa.eus

Programa ikusteko egin klik hemen