Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatua, igandean hasiko da aurtengo antzerkiaren denboraldia. LE PETIT THÉÂTRE DE PAIN, AXUT! eta ARTEDRAMA konpainien eskutik, ZAZPI SENIDEKO obra aurkeztuko dute.
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

- NOIZ: Urriaren 14a 19:00etan
- NON: Iruritako Gizarte Bilgunean