AZIENDEN BAZKARI BURUZKO IKASTAROA EGIN DUTE ANIZ ETA ARIZKUNEN.



EHKO-k antolaturik behi, ardi eta ahuntzek jaten dutena ongi orekaturik ote dagoen aztertzen duen Obsalim metodoari buruzko ikastaroa egin berri dute Baztanen, zehazki, Anizko Jauregian eta Arizkungo Dutaria nekazal etxalde ekologikoetan. Obsalim metodoaren bidez azienden itxura eta gorotzak aztertzen dira eta azterketa horien bidez modu orekatuan bazkaturik dauden ikusten da; ikastaroa Ekaitz Masustak eman zuen.

Ikastaroa azaroaren 17an egin zen EHKO elkarteak antolaturik. EHKO elkartea Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa da eta Nafarroa eta Gipuzkoako zazpi nekazari bildu ziren. Horietako batzuk esnetako behiak zituzten eta bertzeak ardiak.