Mediterraneo itsasotik Pazifikorako
musika. Ozeano Atlantikoan barna egindako soinu
bidaia hau Mediterraneoko eta Latinoamerikako
sustrai herrikoietatik abiatzen da. Flamenkoa joan-etorrietarako
pasaportea izanen da. Gitarra
flamenko, laute arabiarra, akordeoia, perkusioa, neya
eta cantea baliatuta, proiektu koloretsu honek kultura
desberdinetako musikariak sinkretismo istorio batean
elkartuko ditu, musikaren beraren historian, alegia.