LANDA EREMUEN ETA NEKAZARITZAREN ETORKIZUNA GAIAZ MINTZALDIA ESKAINIKO DU JOSÉ BOVÉK ELIZONDON

José Bové Frantziako nekazal sindikalista eta europarlamentaria da. Europako parlamentuan nekazaritza eta landa-garapeneko lehendakari ordea eta Confédération paysanne nekazal sindikatu frantsesaren fundatzailea eta bozeramaile ohia ere bai. Nekazal-politika alternatiboaren bila, tokian tokiko nekazari ttikien defentsan atera da beti, nazioarteko merkataritzako itun eskonomikoak salatuz. Elikadura burujabetzaren aldeko ekintzailea izanik, nazioarteko ekimen desberdinetan parte hartu izan du. Transgenikoen kontra ere gogor mintzatu izan da beti.

José Bové landa eremuen eta nekazaritzaren etorkizunaz arituko da, geroari buruz Baztanerako kontuan hartzeko gaiak zalantzarik gabe.  Mintzaldia Baztango Udaletxeak antolatu du eta euskarara aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

  • NOIZ: azaroaren 24an, goizeko 11:30etan. 
  • NON: Arizkunenea kultur etxeko sabaian 
Bovéren mintzaldia Landa Begiradak goiburupean Baztango Udalak antolatu duen jardunaldien barnean eginen da.

Ondotik bazkaria izanen da eta txartelak salgai daude MENDI OSTATUAN, KOOPERATIBAN eta ALBAITARITZAN.