BAZTANGO UDALAK ETA BORTZIRIAK ETA MALERREKAKO MANKOMUNITATEEK ETXEETARA BANATZEN DUTEN HONDAKINEN EGUTEGIAREKIN EGITEN DUTEN ZOZKETAREN AURTENGO LEHENDABIZIKO SARIA BANATU DUTE


Hiruhilabetero egiten den zozketako aurtengo lehendabiziko saria Elizondora (Baztan) joan da.

Elizondoko Maria Josefa Zaldua Azcarate izan da hondakinen egutegian aurten eskualdeko dendetan gastatzeko 300€ko bono-txartelarekin saritua izan den lehendabizikoa. Zozketa urtarrilaren 2an egin zen eta argazkian ikus daitekeen bezala Joseba Otondo Bikondoa Baztango alkateak eta Miren Meoki Udaleko hondakin teknikariak entregatu zuten saria. Zorionak eta erosketa on!!