EUSKAL GATAZKAN PARTE HARTU DUTEN EMAKUMEEN BIZIPENAK

Bide luzea egina dute Sara Majarenasek, Sandra Barrenetxeak eta Ekhiñe Eizagirrek gaur gero. Hiruak izan dira gazte mugimenduko kideak, eta hiruak ETAko kide izatea leporatua atxilotu eta espetxeratu zituzten. Halaber, hiruak dira emakumeak eta feministak. Maider Galardi kazetariarekin luze solastu dute beren bizipenei buruz.