AURTENGO HAZIAREN EGUNA GARTZAINEN EGINEN DUTE

Urte batzuk dira haziaren eguna egiten dela Baztanen, azkeneko aldietan gainera, herriz herri aldizkatuz; horrela, aurtengoa Gartzainen eginen dute, martxoaren 9an hain zuzen.

Egitaraua
  • 10:30tan herriko frontoian hazien trukea.
  • 12:00etan Jakoba Errekondoren mintzaldia, Ezkaldo elkartean. 
Aurtengo hitzordua Ezkaldo elkarteak, Gartzaingo herriak eta Hazitik Hoziek antolatu dute.


Aitzineko urteetan Zigan, Lekarozen eta Erratzun egin izan dute Haziaren eguna. Oronozen eta Elizondon ere bai. Helburua hazien garrantziari buruzko kezka piztea da, haziei buruzko ezagutza ez galtzea eta belaunaldi batetik bertzera pasatzea. 

Azkeneko aldietan bezala, aurtengoa hitzordua Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarauaren barnean gauzatuko da. Agroekologia eskola herritarrari dagokionez, bertzalde, aipagarria da apirilaren 12an transgenikoei buruzko solasaldia antolatu duela Hazitik Hoziek. Horretarako Joserra Olarieta Lleidako unibertsitateko irakaslea  eta “Transgénicos, ¿de verdad son seguros y necesarios? liburuaren egilea gonbidatuko dute. Mintzaldia Arizkunenea kultur etxean izanen da, 19:30etan