Baztango udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdi berria
egin du, proposamenak martxoaren 8rako
aurkeztu beharko dira udalean. Deialdian master akaberako lanak ere onartzen
dira eta aurkeztutakoen artean 500 euroko lau laguntza emanen dira.
Deialdi honen helburua da Baztango ikasleen artean Baztani eta Baztango
etorkizunari buruzko kezka eta interesa piztea eta, beraiek egin beharreko
lanak edo proiektuak helburu horretarako egitea. Proiektuak eta lanak
bakoitzaren ikasketa arlokoak izanen dira.
Deialdi hau urtarrilaren 11ko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako
oinarriek arautzen dute eta udalean eskuragarri daude:http://www.baztan.eus/wp- content/uploads/sites/56/2019/ 01/Baztan-ikergai.pdf
Deialdian parte hartzeko ikasleek, eskariarekin, proiektuaren edo lanaren
memoria aurkeztu beharko dute, gehienez lau orrikoa. Bertan helburuak,
metodologia, iturriak, oinarrizko bibliografia… zehaztu daitezke. Memoria honek
ikasketa akaberako proiektu eta lanaren tutorearen ongi ikusia beharko du.
Aurkeztutako
memoriak eta proposamenak helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko
ditu. Bertan Elizondoko lanbide eskolako zuzendaria, Lekarozko ikastetxeko
zuzendaria, Cederna-Garalurreko teknikaria, Baztango alkatea eta udal idazkaria
egonen dira. Batzordeak arloko adituekin kontsultak egiten ahalko ditu.
Eskariak aurkezteko epea Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta
hilabete batekoa izanen, beraz martxoaren 8 artiokoa . Udaletxeko webgunean ere
oinarriak eskuratzen ahalko dira eta edozein zalantzetarako udaletxerat joaten
ahal da.
2016an lehen aldiz deialdia egin zenetik denera sei laguntza eman dira eta
Baztanekin zerikusia duten lan hauek egin dira: turismoa Baztanen, XVII-XVIII.
mendeetako goi-mailako etxeen tipologia,
mutil-dantzak eta emaztekien parte hartzea, Baztango haur eskolaren
proiektu pedagogikoa, Amaiurko euskararen berezitasunen azterketa eta emakume
etorkinen egoerari buruzko lana.
Eskariak
aurkezteko epea Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta hilabete batekoa
izanen da. Udaletxeko webgunean ere oinarriak eskuratzen ahalko dira eta
edozein zalantzetarako, udaletxerat joaten ahal da.
Oinarriak hemen daude http://www.baztan.eus/wp- content/uploads/sites/56/2019/ 01/Baztan-ikergai.pdf