BAZTANGO UDALAK ZERBITZU ANITZEKO LANETARAKO ETA DESBROZATZEKO TRAKTORE GIDARI ARITZEKO, LANGABETU GISA IZENA EMANDA DAUDEN PERTSONAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU.

2 kontratazio egitea aurreikusten da, 6 hilabeteko iraupena izanen dutena. Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira eta ondorengo zereginak izanen dituzte:
  • Lanpostu bat, desbrozatzeko traktore gidarirako.
  • Lanpostu bat zerbitzu anitzetako eginkizunetarako. Bere funtzioak Enplegu babestuko lan taldearekin batera burutuko ditu.

Bete-beharreko baldintzak :
  • Eskolako graduatuaren titulua edukitzea
  • Langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Euskara maila ziurtatzea, C1 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.
  • B1 motako gidabaimena edukitzea.

Deialdian parte hartzeko,  Baztango Udaleko bulegoetan (Foru plaza z/g, Elizondo) aurkeztu otsailaren 28ko ordu biak baino lehen. Aurkeztu beharreko dokumentazioa :
  • Nortasun agiria
  • Eskatzen den titulazio akademikoa
  • Merituak: ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak

Informazio gehiago: 948580006 edo Baztango Udaleko web orrialdean