ENERGIA BURUJABETZARI BURUZ IKASTEKO IBILALDIA ANTOLATU DUTE GARESERAT

Energia kontuei buruz Baztanen lanean hasi den taldeak Gareserat ibilaldia antolatu du. Ibilaldiaren helburua Ermineta egitasmoa ezagutzea da, abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratuz Gares  energetikoki burujabe bihurtzeko helburua duen proiektua hain zuzen.  

Aldi berean, Gareseko udalaren energia plana ezagutzeko aukera izanen da. Horretarako Oihan Mendo Gareseko alkatearekin eta bertako teknikariekin bilduko gara.

Ibilaldia otsailaren 22an eginen da. Elizondoko plazatik 15:30etan abiatuko gara eta Garesen hitzordua 16:30etarako egin dugu. Etorri nahi duenak hazitikhozie1@gmail.com -erat idatzita izena eman beharko du.