ESKOLETAKO JANGELEI BURUZKO MINTZALDIA ANTOLATU DU BAZTANGO UDALAK

Baztango eskoletan ehunka otordu zerbitzatzen dira egunero eta Baztango Udalak tokiko ekonomian, herritarren osasunean eta ingurumenean eragina duen errealitate horri buruz gogoeta bulkatu nahi. Horretarako Nolako jangelak nahi ditugu eskoletan? izenburuarekin mintzaldia antolatu du. Solasaldia Garbiñe Elizaintzinek eta Nani Morék emanen dute.

Garbiñe Elizaintzin INTIAko tenikaria da eta zirkuitu motzeko eta zuzeneko salmentako dinamizatzailea. Nani Moré berriz, sukaldaria izateaz gain, Kataluniako jangela ekologikoen elkarteko sortzailea da eta “el plat o la vida” dokumentalaren zuzendaria ere bai. Elizaintzin euskaraz arituko da, Moré gazteleraz.

Mintzaldia gaian interesa duten guztiei zuzendua dago, baina batez ere guraso elkarteetako kideei.

Hitzaldia martxoaren 7an, atsaldeko 17:00etan izanen da, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.