Azken urteotako bideari jarraikiz joan den larunbatean Baztango
haziaren eguna egin zuten, aurtengoa
Gartzainen. Iragarrita zegoen bezala, goizeko 10:30tatik herriko
pilotalekuan hazien trukerako mahaik paratu zituzten eta harat hurbildutakoek
eskuz esku sasoi berrirako haziak esku aldatu ahal izan zituzten. Ondotik,
Ezkaldo elkartean otamena eginda, Jakoba Errekondoren mintzaldia izan zen:
lurren iraultzeaz, gaitzen eta mamurruen tratamenduetaz, glifosato eta
transgenikoetaz, barras belar eta ilarrak ongirriztatzeaz e.a. Harat
hurbildutakoek mintzaldia erne segitu zuten.
Aurtengo haziaren eguna Ezkaldo elkarteak, Gartzaingo
herriak eta Hazitik Hozie elkarteak antolatu dute eta azkeneko aldietan bezala
Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarauaren barnean egin dute.