Datorren apirilaren 4an, Solaslagunak, Hondarribi eta Iruñeko mintzalagunekin batera, egun osoko irteera antolatu du Garesera, Korrikaren hasiera dela eta prestatu den egitarau zabala aprobetxatuz.
Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunek, 9:05ean hartuko dute autobusa Oronoz-Mugairen. Iruñeko mintzalagunekin elkartu ondotik, 10:25ean iritsiko dira Garesera.
Herrian bueltatxo bat eman ondotik, egitarau orokorrean parte hartuko dute:
Solaslagunak antolatzne dituen ekintza guziak bezala, hau ere irekia da. Baldintza bakarra euskaraz komunikatzea.
Izen-emateak Solaslagunaren txokoan egin beharko dira, MARTXOAREN 29A BAINO LEHEN 610 92 06 73 zenbakirat deituz edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatziz.