Urtero bezala
Baztango Udalak bailararekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak eta
proiektuak diruz laguntzeko dirulaguntza deialdia egin du. Aurten bi proiektu
aurkeztu dira deialdirat eta epaimahiak ontako emanik, onuradurak Fermin
Larralde Kordoba elizondarra eta Nerea Etxenike Errandonea arizkundarra izanen dira,
lehena historia graduko ikaslea eta bigarrena turismo gradukoa. Lanak aurkeztu
ondotik, bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.
Larraldek
“Baztango nekazaritza XVI. Mendetik XVIII. Menderat” ikerketa gaia aurkeztu du,
aro modernoan egiten zen nekazaritza aztertzeko. Aurkezturiko proiektuaren
arabera Hego Euskal Herriko eta Nafarroako mendialdeko garai horretako
nekazaritzaren argazki orokorra eginen du, ondotik Baztangoan zentratzeko.
Bertzalde
Etxenikeren lanak galdera honi erantzunen dio: “Baztango turismoa iraunkorra al
da?”. Turismo iraunkorraren oinarria alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumen
aldekoen arteko oreka denez, lan honetan, turismo iraunkorra definitzeaz gain
zutabe horietako bakoitzaren bailarako egoera aztertuko du.
Ikasketa
akaberako proiektu hauek diruz laguntzeko erabakia apirilaren 5eko Tokiko
Gobernu Batzordean hartu zen.