Arranbela berriz abian!


Baztan euskaldun, militante eta errebeldearen aldeko bozgorailua


Arranbelaren etxeari habeak eta ataria berritu dizkiogu, gure blogean eta twitterren sartuta ikusiko duzuenez. Ea zer iruditzen zaizuen.
Indar berriturik gatoz, herritarren Baztan bultzatzeko xede nagusiarekin. Zeregin honetan ez gara narratzaile soil gisa arituko, Baztan euskalduna, militantea eta errebeldearen alde jardungo dugu eta.
Jarrera militantez jardun ere, herri mugimenduaren alboan eta eskutik. Lerro hauen bitartez, Arranbelak bere prestutasuna agertzen du herri mugimenduaren bozgorailu gisa aritzeko eta, zeregin honi begira, elkarlan berrirako bere borondate osoa azpimarratu nahi du.
Arranbela komunikatzeko tresna berritua badugu beraz, baina komunikatzea guztion ardura izan behar du, Baztanen eraldaketa erregimen ustelduaren aurrean garaile aterako bada. 
Ez da jakintza teknikorik behar komunikatzeko. Gure aurka ditugun mass media eta gainerako bitarteko komunikatiboei aurre egiteko borondate behar da. Arranbelaren ahotsa azken bazterreraino saretzeko borondatea.
Norabide honetan, pentsatzen dugu borroka eremu anitzetan aritzen diren kolektibo eta norbanakoak elkarrekin hausnarketa bateratua egitea urrats bat izan daitekeela, tresna berrituari sakontasuna eta eraginkortasuna emate aldera. Honetarako ere prest gaude, noski.
Baztan justuago baten aldeko eztabaidan aritzeko argudioz gainezka bete nahi dugu gure bloga eta twitterra,  gure egiarekin herritarren kezkei erantzun, proiektu espekulatzaileak salatu, emakumeen aurkako jazarpenari aurre egin ematen den esparru guztietan …, eta hau guztia, ahalik eta ozenen. Entzun gaitzatela! Ea asmatzen dugun!
Asteko kronika jaso nahi baduzu, igorri zure posta elektronikoa arranbela@gmail.com postara.

Biba herritarren Baztan!