Lesakako sanferminek
badakarte nobedaderik: uztailaren 7an, igandean, ohikoa denez, ezpata-dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute eguerdian; eta aurten, lehendabizikoz,
emakumezkoak ere izanen dira. Hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu
ondotik, bertze pauso bat eginen dute, beraz, ekitaldi nagusian parte hartuz.