Aldatu sistema ez klima



Aldaketa klimatikoaren aurka mundo mailako grebak eta mobilizazioak burutzen ari dira irailaren hondarrean.  

Bihar, irailaren 23a, eta hainbat egunez, Nazio Batuen Erakundearen Yorkeko egoitzan herrialde ugaritako ehunaka ordezkari bilduko dira aldaketa klimatikoaren inguruko gailurrean eta bilkura horren aurrean protesta ekintzak antolatu dira munduan zehar.

Euskal Herrian ere oihartzun zabal izan dute mobilizazio hauek.

Sortuk, adibidez,  pasa den astean larrialdi klimatikoa salatu zuen du EAJren egoitza nagusiaren aurrean. Enpresa eta erakunde kapitalistak irudikatuz, performancea egin zuen eta proposamen antikapitalisten beharra azpimarratu.

Ipar Euskal Herrian berriz, René Cassin Lizeoko ikasleek greba deitu zuten pasa den irailaren 20an, eta atzo, irailaren 21ean, Bizi! mugimenduak mobilizazioak deitu zituen Baionan eta Baigorrin,  'Elkarrekin desobeditu dezagun' lemapean.

Elizondotik ere klima aldaketari erantzun bat emanen zaio, irailaren 26an, ostegunean, arratsaldeko 19.30etan, Elizondoko plazatik abiatuko den bizikleta martxaren bitartez, “Aldatu sistema klima ez” lemapean.

Hainbat erakundek deitu dute martxa: Energia Ona, Baztango Talde Feminista, Gaztetxea, Hazitik Hozie, Erdiz Bizirik, Aroztegia Gelditu eta Baztandarren Biltzarra.