Baztango Sortuk ikasturte hasierako batzarra deitu du


Baztango Sortuk batzarra deitu du ikasturteari hasiera emateko.

Baztango Sortuk aipatu duenez, "nafar Gobernuaren osaketak testuinguru berri bat zabaldu du Nafarroan eta horrek errebisio bat eskatzen du Nafarroako Plan Politikoaren garapenean, gure burua egoera berrian behar bezala kokatu ahal izateko".

Xede honekin, Nafarroako ildo politikoaren gaineko gogoeta egin nahi du Sortuk, irailaren 28an, Iruñeko Refenan burutuko den nazio mailako III. Konferentzia Politikoaren aurretik. 

Honako gaiak landuko dira ortzeguneko batzarrean:
-Nafarroako ildo politikoa.
-Aurtengo lehentasunak.
-Agenda orokorra.

Hitzordua beraz, irailaren 19an, arratsaldeko 20.00etan, Arizkunenea kultur etxean izanen da.