Ostiralean, hilaren
27an aurkeztuko dute Elizondon Zauria(k).
Eromena. Gorputza. Feminismoa izeneko dokumentala, “Feminikasten 2.0”
egitasmoaren baitan.
Maier Irigoienek,
Isabel Saez Perezek eta Iker Oiz Elgorriagak sortu dute proiektua, eromena,
ondoezak eta osasun mentala, ikuspegi feminista batetik hausnartu xedez. Horretarako, eromenari
eta sufrimenduari buruz hitz egiten duten bederatzi lagunen ikuspegi eta
esperientziak bildu dituzte.
Osasun mentalaren
inguruko gogoeta plazaratzeko helburua du dokumentalak, betiere ikuspegi
feminista batetik.
Arizkunenea kultur
etxean izanen da, arratsaldeko 19.00etan. Dokumentala proiektatu ostean
solasaldia izanen da egileekin.