EHBilduren ekitaldia Hauteskunde Orokorrei begira



Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak gainean ditugu. Pasa den apirilaren 28an burutu ziren hauteskundeen errepikapena dugu azaroaren 10ekoa, eta denbora honetan Espainian gauzak aldatu badira, okerrera izan da, Catalunyako gertakariek erakusten dutenez. Inboluzio demokratikoa nagusi den egoera honetan beraz, asko dago hauteskunde hauetan jokoan.

Gauzak honela, EHBilduren asmoa litzateke “aliantza antifaxistak eta askatasunaren aldekoak osatzea, estatuan zapalduak diren nazio guztiekin eta estatuan dauden sektore errepublikanoekin” eta, norabide honetan, “ahalik eta bozka gehien lortzea, datorren azaroaren 10etik aurrera ahalik eta indartsuen agertzeko inboluzioaren aurrean eta demokraziaren alde”, koalizioak beren diskurtsoaren ardatz nagusi gisa aipatzen duenez.

Baztani beraz, “bere aletxoa jartzea dagokio zeregin honetan” eta hau guztia sakontasunez azaltzera eta Hauteskunde Orokor hauen garrantzia azpimarratzera heldu dira, datorren igandean, azaroaren 3an, Bel Pozueta Kongresurako Nafarroako zerrendaburua eta Oihan Mendo Senaturako Nafarroako zerrendaburua.

Ekitaldia, Abesbatza plazan izanen da, eguerdiko 13.00etan.