Lan istripu larria salatuz elkarretaratzea



Joan den ortzegunean, urriak 24, arratsaldeko ordu batak eta hamar inguruan, lan istripu larria gertatu zen Zalain Transformados S.L. enpresan, bertan badiren labe bateko irteeran. Lantegiko ordezkariek aipatu dutenez, gertatutako istripua hain izan zen larria ezen bertaratutako anbulantziak medikalizatutako bertze anbulantzia bat eskatu behar izan bait zuen.

Komitearen ezohiko batzarraren ondoren, txanda guztietan batzarrak eta, protesta eta konzienziazio moduan, elkarretaratze bat egitea erabaki zuten LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako kideek, enpresan izaten ari diren istripu guztiengatik eta Zalain Transformados S.L.-rentzat arrisku prebentzioaren arloa lehentasuna bilakatzeko: “Hor ikusten baitugu izugarrizko hutsunea eta horren adierazle garbia gure lantegian ematen diren istripu larri kopuru kezkagarria da; zentzu honetan, garrantzitsua iruditzen zaigu ATS duen botikinaren zerbitzua berreskuratzea.

Zaurituaren bilakaera baikorra baldin bada ere, bizi guzirako ondorio larriak izaten ahal ditu, lantegiko ordezkarien arabera: “Lankide eta komiteko kide guztiok gure elkartasun eta babesa adierazi nahi dizkiegu bai berari eta baita bere senideei ere”.