Jo ala Jo kultur taldeak iragarri moduan, Kirikoketa Besta izena eduki duena Larrazken Kulturala deitzera pasatuko da aurten.
Taldeak aipatu duenez, jarduerak funtzio eta balio berberak beteko ditu, hauek: auzolana eta landa eremuko kultur adierazpenen hedapena; baina, aurtengoan, "beti ere elkar saretzean eta harreman lasaiean oinarrituz, dolareko lanetan eta ekarpen agroekologikoan pixka bat gehiago sakondu nahi dugu. Kirikoketariz bete nahi dugu mundua". Hori dela eta, Jo ala Jo taldeak dei berezia egiten die urte guzi hauetan elkarlanean aritu direnei dolareko auzolanetan segi dezaten.
Horrela, urriaren 17an, ostegunean, Arizkungo Gamioxarrean sagar dastaketa izanen da, 19.00etan hasitan. Ortziralean, urriaren 18an, sagar jotzea, tinkatzea eta kupelaratzea, 17.00etatik 20.00etara bitarte. Eta karunbatez, urriaren 19an, mutildantza herrikoiak, txalaparta librea eta kirikoketa jotzea dolareko lanak akitu ondotik, eguerdiko 12.00etatik aurrera, alegia.
Bukatzeko, urriaren 7tik 20ra bitarte, goiz eta arratsaldez, sagar biltzea eta dolareko lanak egiteko auzolanak izanen dira. Parte hartu nahi baduzu, deitu 670720913 telefonora edo mezua bidali.