Sorturen erronkak burujabetza prozesua azkartzeko


sortu+conferencia politica bilaketarekin bat datozen irudiak 

Sortuk egin berri du bere Konferentzia Politikoa nazionala, zeinean 2019/2020 ikasturterako lau erronka nagusi finkatu diren, beti ere helburu nagusi bati begira: gaurdanik burujabetza prozesua azkartzea.

Lehen erronka: Kataluniarekin aliantza plano eta maila guztietan sakontzea izanen da, noiz eta Estatu espainiarraren aldetik eraso berrien aurrean aurkitzen garen unean.

Helburua argia da: atzerantz ari den estatu espainiarraren aurrean, epe luzeko pultsu demokratiko bat koordinatzea. Kataluniarrekin aliantza hori, eremu instituzionalean, politikoan eta sozialean gauza dadin saiatu da Sortu.

Bigarren erronka: ezkerreko burujabetza eta haren etxe komuna den EH Bildu eta EH Bai indartzea. Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu EH Bilduren eta EH Bairen indartzearen zerbitzura.

Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu bai azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, bai EAEko hauteskundeetan bai Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan bai EH Bildu bai EH Bai baik ahalik eta emaitza onenak atera ditzaten.

Hirugarren erronka: burujabetza prozesua gizartez, eduki sozialez, herriz bete beharra dago.

Burujabetza prozesua atzeraezina bilakatuko duen bultzada soziala behar baita. Horregatik egingo du Sortuk borroka eskuz esku mugimendu feministarekin, pentsiodunen mugimenduarekin eta gazte mugimenduarekin, prozesuaren muskulu soziala indartzeko eta burujabetzaren aldeko fronte herritar eraldatzailea artikulatzeko.

Laugarren erronka zehatza: presoak kalera ateratzea.

Urte luzeetako herri presioaren ondorioz, espainiar zein frantziar Estatuek ezarritako hormatzarra pitzatzen hasia dela pentsatzen du Sortuk. Eta, era berean, herri honetan ez dela normalizazio politikorik, ez elkarbizitzarik ezta bakerik ere izanen espetxeetan euskal preso politiko bakar bat dagoen artean. Horretarako, Sorturen iritziz martxan jarri behar da ofentsiba politiko, sozial, instituzional eta diplomatikoa eta egunetik egunera indartsuagoa izango den mobilizazio iraunkor baten alde egin.